Ficha del artículo
×
Loreen inbentarioa irudiduna
Autor/a:
ALADJIDI, VIRGINIE
Editorial:
KALANDRAKA
Ref: 978-84-9172-438-4
Gida ilustratu atsegin eta zehatza, loreen mundu harrigarrian barneratzeko.
«Loreen inbentarioa (irudiduna)» izeneko honen orrialdeak kolorefesta bat dira, eta, 62 lore motaren eskutik,...
Colección:
Tamaina Handia
Plazo de entrega estimado:
De 24 a 48 horas
Datos del artículo
Materia:
LIBROS-Outras linguas-007
Sinopsis
Loreen inbentarioa irudiduna. Gida ilustratu atsegin eta zehatza, loreen mundu harrigarrian barneratzeko.
«Loreen inbentarioa (irudiduna)» izeneko honen orrialdeak kolorefesta bat dira, eta, 62 lore motaren eskutik, mundu guztian zehar eramanen gaitu bidaian: Hego Afrikako eskualdeetatik Indonesiako Sumatra uharteraino, Europako belardietan barrena. Lore basati nahiz landatuak modu originalean sailkatuta daude, kolorearen arabera, errazago aurkitzeko, eta lamina bakoitzean espezie bat edo bi ageri dira, izen arrunta eta zientifikoa adierazita, baita altuera eta loraldia noiz den ere. Horrekin batera, deskribapen labur batean zenbait gai lantzen dira, hala nola jatorria, sendabelar gisa duten erabilera, bitxikeria zenbait eta kontserbazio-egoerari buruzko ohartarazpenak.
Bilduma honetako liburu guztietan bezala, Emmanuelle Tchoukriel-en ilustrazioak zehatzak eta errealistak dira, garai bateko landakoadernoen gisan. Loreekin batera, xehetasun batzuk handiagotuta erakusten dira; besteak beste, sustraiak, petaloak, haziak eta inguruko beste biztanle batzuk: intsektuak, anfibioak, hegaztiak eta belarjaleak, esaterako.
Materia:
LIBROS-Outras linguas-007